Bihar amaituko da Hazilan programan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 7a, 02:00

Langabezia egoeran dauden 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da. Unibertsitateko zein LHko goi-mailako zikloa duten andoaindarrek eta urnietarrek eman dezakete izena.  

Buruntzaldea Beterri eskualdeko Udalek irailaren 19an jarriko dute abian programaren lehen edizioa. Helburua argia da: prestakuntza-maila handiko kolektibo horri lan-merkatuan sartzen laguntzea. Horretarako, programak zeharkako gaitasunetan prestakuntza pertsonala eskainiko die eta, ondoren, enpresetan hiru hilabeteko praktikaldiak eskainiko dizkie.

Hazilan Programan parte hartu nahi duten gazteek www.hazilan.eus webgunean eman behar dute izena edo hazilan@andoain.eus helbidera mezu bat bidali behar dute irailaren 8a baino lehen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!