Andoaindarrak dotore Donostiako irla zeharkaldian

Buruntzalea IKT taldeko igerilariak fin aritu ziren abuztuaren 28an, Donostian egin zen Irlako 19. Igeriketa Zeharkaldian. Leire Martinek irabazi zuen nesketan, infantilen kategorian, eta Ainhoa Martin hirugarren geratu zen. Mutiletan, aldiz, Unai G. Somovilla txapeldunorde izan zen.

Leire Martin txapeldun geratu zen 13' 58"-ko denborarekineta Ainhoa Martin, berriz, hirugarren 14'28"-eko denborarekin. Bestalde, gizonezkoetan, Unai G. Somovilla txapeldunorde izan zen 600 metroak 14 minutu eta 18 segudutan osatu zituen.

Gainontzeko parte hartzaileak ere bikain aritu ziren;  Irati Arzalluz laugarren sailkatu zen distantzia 15 minutu eta 6 segundutan amaituz. Bere atzetik, Joane Arzalluz 11. iritsi zen 16 minutu eta 15 segundurekin eta Nerea Santos 21. 21 minutu eta 18 segundurekin, bere lehen itsas zeharkaldia osatuz.

Helduei dagokienez, hiru taldekidek parte hartu zuten 3000 metroko proan: Joel Lopez, Andoni Salsamendi eta Yoli Pastor. Yoli 6. izan zen bere kategorian (48' 46") eta gizonezkoen senior kategorian, Joel 26. (46 '44") eta Andoni 35. (48'49") geratu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!