Elbarrenako jaiak 2016

Gaur iluntzean jaurtiko da festetako suziria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 7a, 02:00

Arratsaldeko 19:00etan danborrada herrikoiak alaituko ditu Zizurkilgo kaleak eta haurrentzako kantu eta jolasak izango dira ondoren. 20:00etan txupinazoa eta melokotoiaren aurkezpenaren txanda. Hortik aurrera luze joko du festak. Egitaraua osorik:

Irailak 7, asteazkena
Jaien hasiera
19:00    Danborrada herrikoia “Jun da Jo” txarangarekin.
19:15    Haurrentzat kantu jolasak, mozorroturik. Mozorro gaia: Itsasoa.
20:00    Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena. Txupinazoa bota aurretik, Zizurkil Goiko jai batzordeak omenaldia jasoko du. Ondoren, buruhandiak.
20:20    Danborrada.
21:30    Herri afaria. Afalostean, txaranga.
02:00    Karaokea.
 
Irailak 8, osteguna
Gazte eguna
10:30    Jokulandia goiz osoan zehar.
14:00    Gazte bazkaria. Ondoren, Elektro txuflarekin kalejira.
17:30    Dantza saio gidatua, Aurrera plazan. Ondoren, txokolate jatea eta buruhandiak Joxe Arregi plazan
23:00    Suzko zezena.
23:30    Muyayo Rif eta Esne Beltza zuzenean.

Irailak 9, ostirala
11:00     Haur karaokea eta Wii dantza.
12:00     Meza Nagusia.
13:00     Jubilatuen jokoak.
14:00     Jubilatuen bazkaria plazan. Bazkalostean dantzaldia Aurelio Saez “Yerri”ren eskutik.
17:30    Irrien lagunak, “Kanta eta dantza” ikuskizuna Aurrera plazan.
22:00     Bertsoak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
23:30     Trakets zuzenean.
Irailak 10, larunbata
Mozorro eguna
11:00     Sorginaren bila.
14:00     Herri bazkaria. Ondoren, postre     lehiaketa eta bingoa.
18:30 Astakiloen showa.
20:00-21:30 Laket zuzenean.
23:30     Laket zuzenean. Jarraian, mozorro lehiaketa. Ondoren DJ Bull.
08:00     Diana.
 
Irailak 11, igandea
11:00     Sardina eta sagardo dastaketa.
13:00     Haurren euskal dantza ikuskizuna.
16:00     Mus txapelketa.
16:30     Erraldoi eta buruhandien konpartsa, dantza herrikoiarekin.   
19:30     Hodei magoa.
Ogitarteko afaria.
22:00     Bi Bala bertso musikatuak.
23:30     Melokotoi sariak. Jarraian, melokotoiaren hileta eta lur-ematea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!