Ikastaro luze eta laburragoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko irailaren 6a

Villabonako Udaleko kultura sailak ikasturte osoko eta udazkeneko ikastaroak antolatu ditu. Kultur saileko bulegoan eman behar da izena, irailaren 12tik 23ra (09:00-12:00):

Ikasturte osoko ikastaroak

-Egur lanketa: Sacemgo tailerrean. Hasiera, urriak 3. Astelehenetan 14:30-17:30 // 17:30-20:30. 232€ (Villabonan erroldatuentzat), 327€ (kanpokoentzat).

-Pintura haurrentzat: 30 orduko ikastaroa, Larrea 20an. Hasiera, urriak 3. Astelehenetan 17:15-18:15 (4-7 urte). Astelehenetan 18:15-19:15 (8-11 urte). Ostegunetan 18:00-19:00 (8-11 urte). 91€ (Villabonan erroldatuentzat), 120€ (kanpokoentzat).

-Pintura helduentzat: 60 orduko ikastaroa, Larrea 20an. Hasiera, urriak 5. Asteazkenetan 17:00-19:00. 131€ (Villabonan erroldatuentzat), 199€ (kanpokoentzat).

-Zaharberritzea eta arte aplikatuak: 90 orduko ikastaroa, Sacemgo tailerrean. Hasiera, urriak 3. Astelehenetan 17:00-20:00. 196 (Villabonan erroldatuentzat), 307€ (kanpokoentzat).

 

Udazkeneko kultur ikastaroak

-Ondo jan eguberrietan: Irakasleak: Javi Rivero eta Eneko Amondarain. Eguberrietako menu oso bat egiten ikasiko da lau saiotan. 12 orduko ikastaroa. Azaroaren 10etik abenduaren 1era. Ostegunetan, 19:00-22:00. 32€  (Villabonan erroldatuentzat), 42€ (kanpokoentzat).

-Bitxigintza: Irakaslea: Leyre Martin. Alanbre, abalorio eta birziklatutako hainbat elementaren bitartez(botilen tapak, CDak, arropa, botoiak, kafe kapsulak…) bitxigintza pieza errazak egiten ikasiko da. 30orduko ikastaroa. Urriaren 6tik otsailaren 9ra. Ostegunetan, 16:00-18:00. 95€ (Villabonan erroldatuentzat), 115€ (kanpokoentzat).

-Argazkigintza digitala: Irakaslea: Asier Larraza. Irudi fotografikoaren oinarriak ikasiko dira. Ikasle bakoitzak bere Kimera digitala eraman beharko du. 26 orduko ikastaroa. Hasiera, urriak 4. Astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00. 75€ (Villabonan erroldatuentzat), 90€ (kanpokoentzat).

-Serigrafia: Irakaslea: Virginia Ameztoy. Norberaren irudiak eta diseinuak (argazkiak, marrazkiak…) serigrafiatzen ikasiko da, euskarri ezberdinetan: oihala, papera, egurra… 12 orduko ikastaroa. Azaroaren 8tik 29ra. Asteartetan 18:30-21:30. 35€ (Villabonan erroldatuentzat), 40€ (kanpokoentzat).

-Tapizgintza: Irakaslea: Leyre Martin. Tapizatzeko oinarrizko teknikak azalduko dira eta ikastaroan zehar, ikasleak eramandako aulki erraz bat tapizatuko da. 12 orduko ikastaroa. Urriaren 5etik urtarrilaren 19ra. Asteazkenetan, 18:30-21:30. 95€ (Villabonan erroldatuentzat), 115€ (kanpokoentzat).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!