Kultur ikastaroen eskaintza zabala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 6a, 02:00

Zizurkilgo Udaleko kultura sailak hainbat ikastaro antolatu du urriaren 3an hasiko den ikasturte berriari begira. Izen-emateak irailaren 12tik 26ra luzatuko dira Udal bulegoetan / 943692495. Eskaintza, jarraian:

1.- Atxulondo kultur etxeko ikastaroak

Haur eta gaztetxoentzat:

-Gimnasia erritmikoa: Astearte eta ostegunetan 17:15-18:15. 90€.

-Multiekintza (atletismoa, patinaje aeta txirrindularitza), Otañoko frontoian. 2010-2012 urtean jaiotako umeentzat. Asteartetan, 17:30-18:30. 90€.

-Liburutik antzerkira tailerra 7-10 urte arteko haurrentzat. Ostiral eta larunbatetan.

-Zumba: 1999-2004 urte bitarteko gaztetxoentzat. Ostegunetan, 17:45-18:45. 100€.

Helduentzat

-Patchwork: Asteazkenetan, 18:00-20:00. 100€.

-Yoga: Astelehen eta asteazkenetan, 18:30-19:30. 140€.

-Sabel dantza: Astelehenetan, 19:00-20:30. 140€.

-Forman jar zaitez: Astelehen eta ostiraletan, 18:00-19:00. 135€.

-Zumba: Astearte eta ostegunetan, 19:40-20:40. 135€.

Jubilatuentzat (Izen-emateak eta prezioak Elizpe jubilatu elkartean).

-Gimnasia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00-11:00.

-Joskintza eta eskulanak: Ostegunetan, 16:00-18:00.

-Yoga: Astearte eta ostegunetan, 10:00-11:30.

 

2.- Iriarte kultur etxeko ikastaroak

Haur eta gaztetxoentzat

-Eskulanak: Ostiraletan, 15:00-17:00. 100€.

Helduentzat

-Gimnasia: Astelehen eta asteazkenetan 11:15. Jubilatuek 80€ / Gainerakoek 110€.

 

3.- Bukalai dantza taldea

Taldetan banatuko dira adinaren arabera. Ikastaroak asteazkenetan emango dira.

 

4.- Loatzo musika eskola

Informazio gehiago 943691857 telefono zenbakian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!