Argiaren bila erakusketa, urriaren 1a arte zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo arratsaldean zabaldu zen Ander Ortiz de Murua margolari billabonatarraren Argiaren bila erakusketa Zizurkilgo Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian. Urriaren 1a bitartean ikusgai izango dira grafitoz, akrilikoz nahiz oleoz eginiko lanak:

Ordutegia

Astegunetan: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.

Larunbatetan: 09:30-13:30.

Artista tailerra

Erakusketaz gain, urriaren 1ean, bere teknika ezberdinak ezagutzeko tailer praktikoa eskainiko du Ander Ortiz de Muruak 10:00etatik 12:00etara.

Parte hartzeko:

-Irailaren 26a baino lehen Udal bulegoetan eman behar da izena.

-12 urtetik beherako haurrak heldu baten ardurapean gerturatu beharko dute.

-Parte hartzea doakoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!