Elkarbizi taldeak antolatutako ikastaroa irailaren 10ean Urigainen

Datorren irailaren 10ean, Elkarbizi taldeak antolatutako programaren zortzigarren ikastaroa egingo da, goizeko 11:00tatik aurrera, Urigaingo areto nagusian:

'Agirre lehendakaria. Guztion arteko bat-egitea eta pake soziala, gerren ondoko bizikidetza eraikitzeko (1936-1945)' izango da ekitaldi berrian jorratuko duten gaia. Ikastaroaren gidaria Joxan Rodriguez Ranz historialari andoaindarra izango da. Deustuko Unibertsitateak Donostian duen kanpusaren errektore-ordea izateaz gain, Agirre lehendakariaren biografiaren koegilea.

Agirreren ideia eta jokabideak egungo bizikidetza berreraikitzeko zenbateraino liratekeen iradokigarriak aztertuko dute, "XX. mendeko gerrek utzi zuten triskantzaren aurrean, euskal erakundeek zabaldu zuten mezu humanista aztertzea da ikastaroaren helburua. Agirre lehendakariaren goraipamen ugari egiten da oraingo euskal politikan. Alderdi guztiek egin ohi dute une batean zein bestean. Galdera litzateke ea Agirreren ideia eta jokabideak zenbateraino diren iradokigarriak gaur egungo bizikidetza berreraikitze-lanetarako".

Ikastaroaren izaeragatik, parte hartzeko plazak mugatuak direnez, izena emateko epea irailaren 8an amaituko da. ganboiturri@gmail.com helbidean eman daiteke izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!