Unai Mendizabalek irabazi du Lizardi Sariko txapela

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 5a, 02:00

Irailaren 2an, ostiralarekin, XV. Lizardi Sariaren finala jokatu zen Zarauzko Modelo aretoan. Sei bertsolari aritu ziren kantuan eta Unai Mendizabal bertsolariak Zizurkilera ekarri zuen txapela. Txapelaz gain, bertso onenaren saria ere jaso zuen zizurkildarrak.  Agurrean bertso hunkigarria eskaini zion Xerapio aitona zenari. Zorionak Unai!

(Argazkia: bertsoa.eus)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!