Elbarrenako jaiak 2016

Asteartean hasiko dira Elbarrenako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Irailaren 6an, kros mistoarekin hasiko da jai giroa pizten. Irailaren 11 arte izango dute zertaz gozaturik Zizurkilera gerturatzen direnek. Jarraian, egitarau osoa:

Irailak 6, asteartea
19:00    IX. Kros mistoa, bikoteka.
20:00    Barrikotea.

Irailak 7, asteazkena
Jaien hasiera
19:00    Danborrada herrikoia “Jun da Jo” txarangarekin.
19:15    Haurrentzat kantu jolasak, mozorroturik. Mozorro gaia: Itsasoa.
20:00    Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena. Txupinazoa bota aurretik, Zizurkil Goiko jai batzordeak omenaldia jasoko du. Ondoren, buruhandiak.
20:20    Danborrada.
21:30    Herri afaria. Afalostean, txaranga.
02:00    Karaokea.
 
Irailak 8, osteguna
Gazte eguna
10:30    Jokulandia goiz osoan zehar.
14:00    Gazte bazkaria. Ondoren, Elektro txuflarekin kalejira.
17:30    Dantza saio gidatua, Aurrera plazan. Ondoren, txokolate jatea eta buruhandiak Joxe Arregi plazan
23:00    Suzko zezena.
23:30    Muyayo Rif eta Esne Beltza zuzenean.

Irailak 9, ostirala
11:00     Haur karaokea eta Wii dantza.
12:00     Meza Nagusia.
13:00     Jubilatuen jokoak.
14:00     Jubilatuen bazkaria plazan. Bazkalostean dantzaldia Aurelio Saez “Yerri”ren eskutik.
17:30    Irrien lagunak, “Kanta eta dantza” ikuskizuna Aurrera plazan.
22:00     Bertsoak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
23:30     Trakets zuzenean.


Irailak 10, larunbata
Mozorro eguna
11:00     Sorginaren bila.
14:00     Herri bazkaria. Ondoren, postre     lehiaketa eta bingoa.
18:30 Astakiloen showa.
20:00-21:30 Laket zuzenean.
23:30     Laket zuzenean. Jarraian, mozorro lehiaketa. Ondoren DJ Bull.
08:00     Diana.
 
Irailak 11, igandea
11:00     Sardina eta sagardo dastaketa.
13:00     Haurren euskal dantza ikuskizuna.
16:00     Mus txapelketa.
16:30     Erraldoi eta buruhandien konpartsa, dantza herrikoiarekin.   
19:30     Hodei magoa.
Ogitarteko afaria.
22:00     Bi Bala bertso musikatuak.
23:30     Melokotoi sariak. Jarraian, melokotoiaren hileta eta lur-ematea.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!