'Aberne' filman parte hartzeko deialdia, iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko irailaren 2a

Irati Santiago billabonatarrak sortutako 'Aberne' filmaren grabaketa martxan da. Asteasun grabatuko dute igande honetan, eta filman ateratzeko estrak beharko dituzte. Arratsaldeko 17:00etarako egin dute deialdia, Asteasuko pilotalekuan. Adin guztietako jendea beharko dute grabaketarako. Grabaketa bat barru-barrutik ezagutu eta arratsalde-pasa polita egiteko aukera, eskualdean bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!