Albaolara doazen idi-gurdiak, irailaren 15ean Andoainen

Dagoeneko bidean dira Burgostik Albaolara alkitrana eta maztaba ekarriko dituzten idi-gurdiak. Abuztuaren 31n ekin zioten bideari eta irailaren 17an iritsiko dira Pasaiara. Leitzaranen barrena iritsiko dira eskualdera, irailaren 15ean. Andoaingo Otieta parkean atseden hartu ondoren, bideari ekingo diote biharamunean, Urnieta, Hernani eta Astigarraga zeharkatu ondoren, Donostiara iristeko asmoz. San Joan baleontzia eraikitzeko erabiliko dituzte Burgostik antzinako erara ekarritako alkitrana eta maztaba. www.gurdibidea.com

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!