6 etxebizitza tasatu eta babeseko beste 6 erosteko izen-ematea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 2a, 02:00

AIU17n eraikitzen ari diren etxeetatik 6 etxebizitza tasatuak izango dira eta beste 6 berriz, babes ofizialekoak. Horiek erosteko aukera izateko izen emateko epea irekita dago eta irailaren 16an amaituko da.

Argazkiak

Promozio horretan izen emateko ezinbestekoa da dagoeneko Etxebiden izena emanda egotea. Hau da, dagoeneko Etxebiden izena emanda ez dauden pertsonek ezingo dute promozio horretara aurkeztu. Orain izena emanez gero, hurrengo promozioetan parte hartzeko aukera izango dute.

2016ko irailaren 21ean Etxebideko webgunean eta Gipuzkoako Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Andia 13, behea 20004 Donostia / San Sebastian) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

Zozketaren ostean ez badira salmentak osotasunean gauzatu, etxebizitza bakoitzerako aurretik ezarritako baldintzak betetzen dituen edonork izango du libre geratu diren etxebezitzak erosteko aukera 6 hilabeteko epean.

AIU17koa Hiruko S.L-k sustaturiko promozio pribatua da. Alegia, ez da Udalaren promozio bat. Beraz, interesdunek Etxebideren web orrialdian topatuko dute informazio guztia:

http://www.etxebide.euskadi.eus/x39-etxebide/eu/

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!