Sorabillako jaiak 2016

Ikasturtearen hasierako aldapa arinduko duen egitaraua Sorabillan, irailaren 8tik 11ra

Andoaingo azkeneko jaiak izaten dira Sorabillakoak, aurretik beste zazpi auzotan jaietan murgilduta ibili ostean. Datozen egunetan haur, gazte eta helduentzako hainbat ospakizun eskaniko dituzte.

Honezkero andoaindarrek jaiekiko nekea sumatu beharko lukete. Baina ez da horrelakorik gertatzen eta herrikide ugari hurbilduko da Sorabillako auzotarrek prestatzen duten egitarauaz gozatzera. Ohiko ekitaldiez gain, hitzordu berezi gehiago aurki daitezke aurtengo egitarauan.

Irailak 8, osteguna
Koruko Amabirjinaren eguna

11:15 Txupinazoa, suziriak eta kanpai errepika.
11:30 Meza Martin Deunaren elizan, Alberto Agirre abesbatzarekin.  Ondoren, auzokideentzat hamaiketakoa.
19:00 Pintxo-potea.
21:00 Auzo afari merienda, bakoitzak berea eramanda.

Irailak 9, ostirala
10:00 Mendi irteera, auzoko inguruneak ezagutuz.
18:30 Joxe Mari Iturzaeta memorialeko txapeldunen errebantxa.
        Emakumeak: Ainarika-Izarne, Olatz eta Rakelen aurka.
        Gizonezkoak: Loidi-Iñaki, Alvarez-Arrutiren aurka.
20:00 Kontzertua, San Martin Deuna elizan.
21:00 Zikiro afaria. Ondoren, Los Ruby musika taldearekin dantzaldia.

Irailak 10, larunbata
10:00 Herri krosa bikoteka. Binakako lasterketa ez lehiakorra. Bikote bakoitza minutu bateko tartearekin irtengo da. Belkoaingo gurutzerainoko joan etorria. Bikote bakoitzari denbora hartuko zaio, baina ez da sailkapena osatuko. Urtero bezala, zozketa eta hamaiketakoa amaieran.
11:00 Haurren krosa eta jolas herrikoiak.
11:30-14:00 Puzgarriak frontoian.
17:00 Antzerkia Patata Tropikala taldearekin: “Kondaira baten truke”.
17:00 Ate ireki jardunaldia, Erretore Etxean.
16:00-18:30 Puzgarriak.
19:00 Andoaingo batukada feministaren emanaldia.
20:00 Sardina jatea.
21:00 El Ritmo del Desvan musika taldearen emanaldia. 80ko hamarkadako pop-rock musika biziberritzera datoz, iaz egin bezala.

Irailak 11, igandea
10:30 Auzoko eskopeteroak txarangaren laguntzaz auzoan barrena.
11:30 Meza Martin Deuna elizan.
12:15 Miguel Angel Perez Lasa futbol epaile ohiari eta auzokideari omenaldia.
17:30 Zetreria saioa. Hegazti harrapakariekin erakustaldia.
19:00 Sagardo dastaketa kantujirako abeslarien laguntzaz.
22:00 Festa amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!