- Kiroldegian eskaintzen diren ikastaroen kasuan –spinninga, aerobika, tonifikazioa, 3. adina, zumba– irailaren 14a bitarte zabalik dago izen-ematea. Ikasturtea datorren irailaren 19an hasiko da, datorren urteko ekainaren 23ra bitarte.
- Saroben ohiko eskaintzaz gain (yoga, pilates, funky, gimnasia hipopresiboa), aurten stretchinga, biodantza edota yoga familian jarduera berriak eskaini nahi dituzte. Probatu ez duenarentzat ate irekiera jardunaldiak izango dira datorren astearen hasieran.
Antolatzaileek egin dituzten eskuorrien arabera, biodantzarekin “musikak eta mugimenduak eragindako sentimenduak norberaren kontzientzian sakontzeko” erabiltzen dira.
Stretchinga luzatze ariketei loturik dago, “gorputzeko atal zehatz bat luzatzen duten ariketa multzo bat egitean oinarritzen da. Posizioa segundo batzuez mantentzen da eta berriz ere lasaitu egiten da”.
Sarobeko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 5ean zabalduko da, hilaren 16ra bitarte. Ikastaroak, aldiz, urriaren 3an hasiko dira.