Maratoia eta maratoi erdia Leitzaran-Plazaola naturbidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ira. 1a, 02:00

Irailaren 11n, lehen aldiz, Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen naturbideetan barrena maratoia antolatuko dute.

42 kilometroko lasterketa Lekunberrin abiatu eta Andoainen amaituko da. 26 kilometroko lasterketa, berriz, Leitzan hasi eta Andoainen amaituko da. Proba luzeetan trebatu nahi duten lasterkariek, beraz, etxetik gertu lasterketa interesgarriaz gozatzeko aukera izango dute. Inguru ederrean, gainera. Jarduera berria izango dela ere esan daiteke , ez baita mendi lasterketa izango. Aurkakoa, ibilbideak itsasorako norabidea duenez korrikalariek maldan behera korrika egingo dute.
Probaren antolatzailea Diversport enpresa da, lasterketa bertsua Castellonen, Gironan, Madrilen eta Tarragonan antolatzen dituena “Maraton Vías Verdes” zikloaren baitan.
Izena emateko aukera zabalik da internet bidez, maratonviasverdes.com webgunean. Irailaren 1etik aurrera parte hartzearen kostua, probaren arabera, 29 euro eta 52 euro izango dira.

LASTERKETA EGUNA
Irailak 11, igandea
07:30    Bus irteera   Andoain
09:00    Lasterketa    Lekunberri
12:30    Sariketa       Andoain
15:00    Itxiera           Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!