Musika jaialdia igandean, Olazar parkean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 31a, 02:00

Irailaren 4an, igande arratsaldean, musika jaialdia egingo da Olazar parkean (Etxarri andoaindarrentzat), arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Zuzeneko musika eskainiz musikari ugari izango da eta baita jateko eta edatekoa ere:

Joseba B. Lenoi (Willis Drummond, Sexty Sexers...) eta MICE -Miren Narbaiza- (Napoka Iria, Perlak, Joseba B. Lenoir Gang...) arituko dira musika zuzenean jartzen. Aurretik, disko jartzaileak.

Besteak beste, garagardo freskoak eta pintxo goxoak eskainiko dituzte. Lagunarteko musika festa izango da, famili girokoa, igande arratsaldeei bixitasuna emateko.

18:00 Hasiera

18:30 Mice

19:30 Joseba B Lenoir

21:00 Amaiera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!