Danborradan parte hartzeko entseguak irailaren 1ean eta 2an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 30a, 02:00

Irailaren 1ean eta 2an, osteguna eta ostiralean egingo dira irailaren 7ko danborradarako entseguak Otañoko kirolgelan, 20:00etatik 21:00etara. 2002 urtetik aurrera jaiotakoek (2002a barne) har dezakete parte. Izen-ematea entsegu egunetan egingo da. Ezinbestekoa da entseguetara gerturatzea danborradan atera ahal izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!