Villabonako Helduen Hezkuntza Iraunkorra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 29a, 02:00

Villabonako Helduen Hezkuntza Iraunkorrean (HHI)n izena emateko epea zabalik da irailaren 2tik 16ra. Villabonako Errebote plaza, 943690312. Aukera ugari:

-DBHko graduatua.

-Lehen hezkuntza: Oinarrizko ezagueretan sakontzea. Literatura, ortografia, historia, geografia, kalkulua.

-Etorkinentzako euskara eta gaztelania ikastaroak.

-Aukerako gaiak: Ikasketa teknikak memoria lantzeko, literatura, frantsesa, artearen historia, zientzia aplikatua, informatika.

-Arautu gabeko hezkuntza: Unibertsitaterako sarrera 25 eta 45 urtetik gorakoentzat. Ereduak: Humanitateak, gizarte eta lege zientziak, euskara, ingelesa, informatika, ikasketa teknikak memoria lantzeko, artearen historia.

-Kultur ekintzak…

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!