Zaintzaileak zainduz ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 24a, 02:00

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak 'Zaintzaileak zainduz' ekimena abiarazi zuen 2013 urtean. Bi ildo nagusi biltzen ditu ekimenak; zaintzaileen formaziorako ikastaroak batetik, eta zaintza lanak egiten dituzten pertsonek elkarrekin egon eta biltzeko prestatutako gunea, bestetik. Hain zuzen ere, irailaren 12an zabalduko ditu ateak gune horrek. Informazio gehiago eskuratu ahal izateako, 943 693 930 telefono zenbakira dei daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!