San Bartolome eguneko ospakizunak, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bihar, abuztuak 24, San Bartolomen eguneko ospakizunak egingo dituzte Larraulen. Meza, hamaiketakoa, herritarren arteko pala norgehiagoka, trikitixa..., ekitaldi ugari izango dira gozagarri. Jarraian, egitaraua:
 

11:00 Meza nagusia.

12:00 Hamaiketako herrikoia Katillutxulo elkartean.

13:00 Ahari jokoa.

Herritarren arteko pala norgehiagoka mixtoa.

19:30 Laja eta Larrañaga trikitilariak arratsaldean eta gauean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!