Zakur eguna Leitzaran bisitarien etxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 23a, 02:00

Datorren igandean bisitariak zakur eta guzti agertzeko gonbitea luzatu dute. Goizez eta arratsaldez jolasak, tailerrak eta hitzaldiak antolatuko dituzte. Antolatzaileek horrela luzatu dute gonbitea: “Norbere txakurrarekin etortzeko eguna da, nahiz eta txakurren inguruan interesa duen edonori zabalduriko eguna ere baden, esaterako egun polita izan daiteke aurrerantzean txakur bat izan nahi duenarentzat, esperientziak trukatzeko eguna ere izango delako”.

Egitaraua:

Goizeko 11:00etan Andoaingo Udaletxeko plazan elkartu eta naturbidean barrena Otietaraino iritsiko dira. Egun osoko egitaraua Leitzaran Bisitarien Etxeak eta GuHau elkarteak elkarlanean antolatu dute. Aurretik izena ematea eskatu dute.

Informazio gehiago:

943 300 929 / info@leitzaran.org

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!