Sorabillako jai egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 21a, 02:00

Prest du jai batzordeak aurtengo egitaraua. Aurten omenaldia jasoko duena Miguel Angel Perez Lasa futbol epaile ohia izango da. Gainerakoan, kirol eta kultur jarduera ugari izango dira irailaren 8tik 11ra.

Egitaraua:

Irailak 8, osteguna
Koruko Amabirjinaren eguna

11:15 Txupinazoa, suziriak eta kanpai errepika.
11:30 Meza Martin Deunaren elizan, Alberto Agirre Abesbatzarekin.
        Ondoren, auzokideentzat hamaiketakoa.
19:00 Pintxo-potea.
21:00 Auzo afari merienda, bakoitzak berea eramanda.

Irailak 9, ostirala
10:00 Mendi irteera, auzoko inguruneak ezagutuz.
18:30 Joxe Mari Iturzaeta memorialeko txapeldunen errebantxa.
        Emakumeak: Ainarika-Izarne, Olatz eta Rakelen aurka.
        Gizonezkoak: Loidi-Iñaki, Alvarez-Arrutiren aurka.
20:00 Kontzertua, San Martin Deuna elizan.
21:00 Zikiro afaria. Ondoren, Los Ruby musika taldearekin dantzaldia.

Irailak 10, larunbata
10:00 Herri krosa bikoteka. Binakako lasterketa ez lehiakorra. Bikote bakoitza minutu bateko tartearekin irtengo da. Belkoaingo gurutzerainoko joan etorria. Bikote bakoitzari denbora hartuko zaio, baina ez da sailkapena osatuko. Urtero bezala, zozketa eta hamaiketakoa amaieran.
11:00 Haurren Krosa eta jolas herrikoiak.
11:30-14:00 Puzgarriak frontoian.
17:00 Antzerkia Patata Tropikala taldearekin: “Kondaira baten truke”.
17:00 Ate ireki jardunaldia, Erretore Etxean.
16:00-18:30 Puzgarriak.
19:00 Andoaingo batukada feministaren emanaldia.
20:00 Sardina jatea.
21:00 El Ritmo del Desvan musika taldearen emanaldia. 80ko hamarkadako pop-rock musika biziberritzera datoz, iaz egin bezala.

Irailak 11, igandea
10:30 Auzoko eskopeteroak txarangaren laguntzaz auzora bisita.
11:30 Meza Martin Deuna elizan. 
12:15 Miguel Angel Perez Lasa futbol epaile ohiari eta auzokideari omenaldia.
17:30 Zetreria saioa. Hegazti harrapakariekin erakustaldia.
19:00 Sagardo dastaketa kantujirako abeslarien laguntzaz.
22:00 Festa amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!