Elbarrenako jai egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 21a, 02:00

Irailaren 6an hasi eta 11ra bitarte, hitzordu ugari Zizurkilgo Elbarrenan. Zuzenekoen artean, Esne Beltza, Muyayo Rif edota DJ Bull. Azken urte luzetako ohitura hautsiz, Pirritx eta Porrotx ez dira jaietara hurbilduko. Haien ordez Irrien Lagunak arituko dira.

Egitarau osoa:

Irailak 6, asteartea 
19:00 IX. Kros mixtoa, bikoteka.
20:00 Barrikotea.

Irailak 7, asteazkena
Jaien hasiera

19:00 Danborrada herrikoia “Jun da Jo” txarangarekin.
19:15 Haurrentzat kantu jolasak, mozorroturik. Mozorro gaia: Itsasoa.
20:00 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena. Txupinazoa bota aurretik, Zizurkil Goiko jai batzordeak omenaldia jasoko du. Ondoren, buruhandiak.
20:20 Danborrada.
21:30 Herri afaria. Afalostean, txaranga.
02:00 Karaokea.
 
Irailak 8, osteguna
Gazte eguna

10:30 Jokulandia goiz osoan zehar.
14:00 Gazte bazkaria. Ondoren, Elektro txuflarekin kalejira.
17:30 Dantza saio gidatua, Aurrera Plazan. Ondoren, txokolate jatea eta buruhandiak Joxe Arregi plazan
23:00 Suzko zezena.
23:30 Muyayo Rif eta Esne Beltza zuzenean.

Irailak 9, ostirala
11:00 Haur karaokea eta Wii dantza.
12:00 Meza Nagusia.
13:00 Jubilatuen jokoak.
14:00 Jubilatuen bazkaria plazan. Bazkalostean dantzaldia Aurelio Saez “Yerri”ren eskutik.
17:30 Irrien lagunak, “Kanta eta dantza” ikuskizuna Aurrera plazan.
22:00 Bertsoak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
23:30 Trakets zuzenean.

Irailak 10, larunbata
Mozorro eguna

11:00 Sorginaren bila.
14:00 Herri bazkaria. Ondoren, postre lehiaketa eta bingoa.
18:30 Astakiloen showa.
20:00-21:30 Laket zuzenean.
23:30 Laket zuzenean. Jarraian, mozorro lehiaketa. Ondoren DJ Bull.
08:00 Diana.
 
Irailak 11, igandea
11:00 Sardina eta sagardo dastaketa.
13:00 Haurren euskal dantza ikuskizuna.
16:00 Mus Txapelketa.
16:30 Erraldoi eta buruhandi konpartsa, dantza herrikoiarekin.
19:30 Hodei magoa.
Ogitarteko afaria.
22:00 Bi Bala bertso musikatuak.
23:30 Melokotoi sariak. Jarraian, melokotoiaren hileta eta lur-ematea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!