Mozorroturik eman diote amaiera festei zizurkildarrek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 16a, 02:00

Baserriz baserri biltzen ibili ziren oilaskoak afaldu dituzte Zimiterioan, baina mozorroturik. Mozorro gaua da, eta koadrila bakoitza nahi duen moduan joan da mozorrotuta. Gaia librea da. Gauerdian erabakiko dute zein koadrilak duen mozorrorik originalena. Afalosteko parranda Traketsek alaituko du.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!