Haritza, pagoa edo lizarra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 15a, 02:00

Zizurkil Goiko plazako zuhaitz berria hautatzeko botaketa izan da eguerdian. Haritza, Pagoa edo Lizarraren artean aukeratu behar dute herritarrek. Bozkatzeko ezinbestekoa da, zizurkildarra izatea eta 14 urtetik gora edukitzea. Egun dagoen zuhaitzak 100 urte ditu; zein zuhaitz landatu hemendik egun gutxira jakingo dute, botaketako erabakiak zenbatu ostean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!