Oilasko bilketarekin hasi dira jaiak Buruntzan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abuztuaren 13a

Buruntza auzoan ibili dira goiz osoan zehar oilasko biltzaileak. Irudian, Zalbide baserrikoekin. Abuztuaren 15ean eta 16an hitzordu gehiago auzunean.

Egitaraua:
 

Abuztuak 15, astelehena

  • 10:00 XIV. San Roke kros igoera, Gaztañagan hasita. Ibilbidea: 6 kilometro. Izen ematea ordubete lehenago. Hamaiketakoa, afari eta sarien zozketa
  • 20:30 Bertso afaria Gaztañagan: Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre. Elustondo anai-arrebak.


Abuztuak 16, asteartea

San Roke eguna

Garai bateko San Martin eliza zaharraren aztarnen inguruan. Pintxoak eta edariak salgai.

  • 10:00-10:30 Leire Esnaola eta Ane Amutxastegi trikitilariak.
  • 10:30-11:00 Aitor Mendiluze, Jon Eskudero eta Aritz Eskuderoren bertso saioa.
  • 11:00 Meza. Ondoren Urkiren saioa Olagain txistulariekin batera.
  • 12:00-13:00 Trikitilari eta bertso saioa.
  • 11:00-13:00 / 16:00-18:00 Puzgarriak.
  • 13:00 Toka txapelketa.
  • 14:00 Auzo bazkaria Aitor Mendiluze eta Haritz Eskudero bertsolariekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!