Aurre estreinaldia Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 13a, 02:00

“Bi izarren kalenturak” antzezlana ikusgai, datorren asteazkenean 19:30etan hasita. Abuztuaren 17an Txalo konpainiak ekoiztu eta Iñake Irastorza eta Ane Gabarain aktoreek antzezturiko “Bi izarren kalenturak” antzezlanaren aurrestreinaldia egingo dute Saroben. Sarreraren prezioa 4 eurokoa da.

Sinopsia:

“Antzokia hutsik dago eta lehen entsegu-eguna da. Bi emakumek aspaldiko partez egingo dute berriro topo: Hortentsia, maila handiko aktoresa ezaguna da eta Gertrudis, idazle famatua, dramagilea eta antzerki-zuzendaria. Bikote zaila, bai alajaina! Zuri-beltz edo ilun-argitan, biak dira guztiz ezberdinak entseguei nola heldu erabakitzeko garaian. “Bi izarren kalenturak” antzerki-obra bi emakumen arteko maitasun/gorroto sentimenduen talka eta norgehiagokaren kontaketa da, komedia klabean. Antzerki munduari buruzko satira umoretsu eta ozpindu honek komedia onenaren Moliere saria jaso zuen eta Victor Haïm egileak ere, autore onenaren saria”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!