Umeen eguna antolatzen duten emakumeek jaurti dute txupinazoa. Beren aldarria ere egin dute esanez, hurrengo urteetarako pertsona gehiago behar direla umeen eguna antolatzeko. Suziriaren ostean, buruhaundiek hartu dute plaza eta ondoren, Ezten Giro erromeri taldearekin karaokean ibili dira txikienak.