Giro ederrean hasi dira Larraulgo jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 3a, 02:00

Txupinazoa jaurti ondoren jaitsi dute Pello Joxepe elizako kanpandorretik plazara, bere izena daraman kantua abestuz. Udaleko balkoian izan dira festei hasiera ematen, Larraulgo euskaltegian ikasten duten Fermin Agirre eta Pili Prieto. Txikienak gustura ibili dira buruhandiekin eta Gurdi Soinu herriko txarangak alaitu du giroa.

[Argazkiak]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!