Buruntzaldea IKT taldeko kideak Getaria-Zarautz itsas lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 2a, 02:00

Igandean Getaria-Zarautz itsas lasterketaren 46. edizioa ospatu zen. Bertan Buruntzaldea IKT taldeko hainbat taldekide izan ziren lehian. Emaitza onenak emakumezkoen infantil kategorian izan ziren nahiz eta guztiek lasterketa honen izaera herrikoi eta zirraragarriaz gozatzeko aukera izan zuten.

Infantil mailan Leire Martin, Paula Sevillano eta Ainhoa Martin txapeldun, txapeldun-orde eta hirugarren izan ziren. Hirurek lasterketa bikaina egin zuten eta horrek podiumean egoteko aukera eman zien. Joane Arzalluz eta Nora Imaz ere bikain aritu ziren.

Proba luzea

2.850 metroko proban Iñigo Ibarburu hamaikagarren sailkatu zen.

  • Iñigo Ibarburu 34:46.
  • Joel Lopez 43:01.
  • Igor Amantegi 46:35.
  • Enaitz Ibarburu 46:45.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!