San Esteban auzoan jaiak, igandera arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 1a, 02:00

Asteazkenean San Esteban eguna ospatuko dute, eta asteburuan hamaika hitzordu gehiago.

Egitarau osoa:

Abuztuak 3, asteazkena

  • 12:00 Meza ermitan andoaingo Abesbatzarekin. Hamaiketakoa eta Asteasuko Irati eta Maddi otaegi ahizpa trikitilariak.
  • 13:00 Pilota desafioa.
  • 16:30 Mus txapelketa. Toka txapelketa, haur txokoa.
  • 18:00 Baltzola anaiak.

Abuztuak 5, ostirala

  • 19:30 Andoaingo kantu jira.
  • 21:00 Auzo afaria frontoian. Ondoren Unai Ormaetxearen bakarrizketa.
  • 00:00 Ezten giro taldea.

Abuztuak 6, larunbata

  • 10:30 Malkar krossa.
  • Goizean zehar azoka berezia: Jakiak, eskulanak, arte lanak... herriko eta kanpoko artisauak.
  • 18:00 Dsapiyua: San Esteban-Kaletxiki.
  • Ondoren La Jodedera
  • 20:30 Bertso afaria: Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldiaren eskutik.
  • Afaltzeko euskal txerrikumea erreta. Tiketak bertan salgai.
  • 23:30 Afal ondoren Gabenara taldea.

Abuztuak 7, igandea

  • 12:30 Andoaingo pilota eskolako neska mutilen eskuzko eta palazko pilota partidak.
  • Plazan bazkaltzeko aukera izango da.
  • 17:30 Sagardo dastaketa, auzoko etxeko andreen patata tortilak eta pintxo ezberdinak. Baltzola trikitilariak. Dastatzeko sagardoak: Sarasol, Irigoien, Zabala, Otsua enea, Gaztañaga, Aburuza, Kalonge, Eguzkitza, Etxeberria, Larrarte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!