Santioak 2016

Zazpi urtez Remi omentzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko abu. 2a, 02:00

Danborradarekin eman diote hasiera omenaldiari. Bertsoak, kantuak eta dantza eskaini diote Remiri. Gogorarazi dute beren helburua, Remi bortizkeria politikoaren biktima izan zela onartzea dela.

[Bideoa]

 

 

Bere anaia Mikel Ayestaranek ere hitz batzuk adierazi nahi izan ditu: "Egia, justizia eta aitortza eskatzen ditugu". Bestalde, EAJren jarrera kritikatu dute. Izan ere, bigarren urtez omenaldia jaietako egitarau ofizialetik kanpo utzi dute. Lagun eta senitartekoek adierazi dutenez, "horrekin gure aldarria isilaraziko dutelakoan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!