Euria izan da nagusi sagardo eta pintxo dastaketan. Hala ere, izan da kikildu gabe plaza erdira irten eta dantzan animatu denik, Elustondo trikitilariekin. Jan, edan eta dantza. Ez da aspertzeko betarik izan arratsalde euritsu honetan. Gauean, berriz, Laket erromeri taldearen txanda izango da.