Santioak 2016

Koadrilen eguna ospatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Festarako gogoarekin batera koadrilen kamixeta eta blusa koloretsuak nagusitu dira gaur Villabonako kaleetan. Eguerdian zita izan dute Etxeondon eta, urtero legez, arratsaldean Incansables txarangaren atzetik ibili dira. 

[Argazkiak]

Bihar, Erromeri eguna:

  • 10:00    Xake jokoa helduentzat. XXXI. Santio txapelketa. “J.M. Ezkai memoriala”, Billabona Xake Joku elkartearen eskutik, Txistulari plazan.
  • 10:00    V. Eskulangintza azoka, Malkar plazan, Solano musika eskolako trikitilariek alaituta.
  • 11:30    Santiotan kantari kantujira, Txermingo ikastolatik abiatuta.
  • 16:30    Xake jokoa haurrentzat, Billabona Xake Joku elkartearen eskutik, Txistulari plazan.
  • Erromeri eguna: Oinkari dantza taldeak antolatuta, Erreboteko plazan.
  • 17:30    Erromeri eguna: Kalejira, Lizartzako Isk&bila txarangaren eskutik.
  • 18:00    Erromeri eguna: Sagardo eta pintxo dastaketa, Erreboteko plazan.
  • 18:00    Santiotan Kantari kantujira, Erreboteko plazatik abiatuta.
  • 19:00    Erromeri eguna: Elustondo trikitilariak.
  • 22:30    Erromeri eguna: Bertsolariak. Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Millan Telleria, Sebastian Lizaso eta Xabier Euzkitze. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • 00:00    Erromeria: Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 02:00    Erromeri eguna: Larrain dantza herrikoia.
  • 02:30    Erromeri eguna: Laket taldea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!