Hasi dira Etxeberrietako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 29a, 02:00

Arratsaldeko 17:00etan jaurti dute txupinazoa Etxeberrieta auzoko 10 zenbakia duen eraikineko balkoi batean. Ikurriña eta auzoko bandera balkoian ipini ostean bota dute suziria. Igandera bitarte, festa giroa ez da faltako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!