Arrantza ikastaroak Leitzarango Bisitarien Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 29a, 02:00

Asteburu honetan arrantza ikastaroak eskainiko dituzte Bisitarien Etxean, haur eta gazteentzat: “Bi ikastaro ezberdin antolatuko ditugu: Eskailu ikastaroa lehen mailakoa eta amuarrain ikastaroa bigarren mailakoa”.

Xehetasunak:

"Eskailuak" ikastaroa:

  • Errekako arraiak ezagutu.
  • Ikasi erreka zaintzen. Zer da hil gabeko arrantza?
  • Arraien elikagai diren errekako xomorroak ezagutu.
  • Arrantzarako material basikoaren ezagutza.
  • Segurtasuna errekan.
  • Arrantza praktikatzen.

 

"Amuarrain" ikastaroa:

  • Aurrekoaren errepasoa.
  • Gaiaren sakontze handiagoa.
  • Arrantzarako tarte zabalagoa.

 

Baldintzak:

  • Adina: 7-16 urte arteakoak.
  • 4 eta 8 pertsona arteko taldeak.
  • Ordutegia: 11:00-13:00.
  • Prezioa: 15 euro.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!