Santioak 2016

Elektrotxaranga erraldoi bat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 28a, 02:00

Onddo Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatu zuten atzo Villabonan. Gazte ugari elkartu zen bazkarian eta ondoren egin zen poteoan. Elektrotxarangaz mozorrotu ziren herriko gazteak, urtez urte gazte egunera etortzen den elektrotxarangaren omenaldi modura.

[Argazkiak] [Onddoren mezua]

 

Onddok esker ona adierazi zion elektrotxarangari, urte guzti hauetan zehar Santio jaien parte izateagatik: "Eguraldi ona, eguraldi txarra eta bizipen asko bizi izan ditugu urte hauetan zehar. Urte luzez horrela jarraitzea gustatuko litzaiguke, ez dagoelako zuek bezalako talderik. Aupa zuek!"

Horrez gain, taldekide zuten Jabi gogoan hartu zuten: "Badakigu taldekide bat joan zaizuela aurten, Jabi gaztea; Villabonako herriari ere duela urte batzuk joan zitzaion bezala, Remi, gure laguna. Gazte joan zaizkigu bizitzaren onenean, baina jakin ezazue zuen ondoan gaudela nahi duzuen guztirako eta ez ahaztu gurekin egongo direla betiko. Maite zaituztegu!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!