Eguraldia lagun izan ez bada ere, eman diote hasiera Billabonako jaiei. Danok Danena Halterofiliako taldeak bota du txupinazoa. Iraunkorrak txarangak billabonatarrak saltoka ipini ditu aterkien babespean. Jarraian txikienak buruhaundi, ipotx eta erraldoiekin ibili dira kalejiran, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.