Santioak 2016

Bi aldaketa, Santiotako egitarauan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 22a, 02:00

Santio festetako paperezko egitaraua banatuta egon arren, aldaketa pare baten berri eman du Udaleko kultura sailak. Batetik, uztailaren 27an, 17:30ean, Santioetako I. Nesken Pala Txapelketa Herrikoiaren finala izango da, "ez da paperezko egitarauan agertzen, guk egindako akats batengatik". Bestetik eta iragarri bezala, uztailaren 27 gauen Su Ta Gar taldearen ordez Vendetta taldeak joko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!