Trail running topaketak Bisitarien etxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 22a, 02:00

Asteburu honetan, uztailak 23 eta 24, Trail Running irteerak antolatu ditu Leitzarango Bisitarien Etxeak: “Leitzaran bailarako txokoak ezagutzeko hamaika modu ezberdin daude, eta horietako bat da mendian zehar korrika ibiltzea. Horretarako, larunbatean 7 kilometroko ibilbidea egingo dugu kanaletan zehar eta, igandean berriz, 12 kilometrokoa Adarra mendira”.

Informazioa:

Antolatzaileen arabera, taldean korri egiteko topaketa da naturaz, lagunez eta aisiaz disfrutatzeko aukera eskaintzen duena.: “lasterketaren bat prestatzen ari denarentzat, modalitate honetan jarduten duen jendea ezagutu nahi duenarentzat edo, besterik gabe, esperientziaz gozatu nahi duenari zuzendua dago”. Amaieran, parte-hartzaileei Otitako parkean bertako produktuekin osatutako hamaiketako eskainiko zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!