Argiteria berritzeko lanak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 21a, 02:00

Kaleko argiteria berritzeko lanak aste honetan abiatu dira, Aranaztegi etorbidea eta Kaletxiki artean. Piskanaka, eta iraila bitarte, herrigune osora zabalduko dira lanak. Sistema berrituko da, argiteria guztia LED sistemara pasaz. Gauzak horrela kontsumoan urteko 147.000 euro aurreztea aurreikusten dute.

Lanak burutzeko inbertsio osoa 1.033.376 eurokoa da. Inbertsioa burutuko da interesik ordaindu gabe, estatu mailako IDAE erakundeak emandako maileguari esker.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!