Santioak 2016

Santioak 2016, egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 20a, 02:00

Uztailaren 24tik 31ra dozenaka hitzordu burutuko dira Amasa-Villabonako festetan. Egunez eguneko egitaraua, Agenda atalean.

Egitarau osoa:

Uztailak 24, igandea

  • 09:00    Plater tiraketa. Loatzo tiro elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian.
  • 12:00    Txupinazoa. Danok Danena halterofilia taldearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.
  • 12:15    Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.
  • 12:30    Halterofiliako III. Liga Nazionala. VI. Santio Saria, Erreboteko plazan. Liga Nazionalean Danok Danena taldeak (Villabona-Zizurkil) parte hartuko du, eta Santio Sarian, gonbidatutako hainbat taldek.
  • 14:00    Herri bazkaria, Erreboteko plazan.
  • 16:00    Pilota: Frontenisa, Olaederrako frontoian.
  • 16:00    Bola tiraldia, helduentzat, Behar Zana elkarteko bola taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian.
  • 16:30    Perkusio emanaldi ibiltaria, Erreboteko plazatik abiatuta. Zo-zongó taldea: Kolpez Blai.
  • 17:00    Pilota: Paxaka, Olaederrako frontoian.
  • 19:30    Futbito finala, Erreboteko plazan.
  • 23:30    Dantzaldia, Iratzar taldearen eskutik, Erreboteko plazan.
  • 01:00    Gazte garaiak oroituz, 40 urtetik gorakoentzako dj emanaldia, Txistulari plazan.

Uztailak 25, astelehena 

  • 08:00    Diana, dultzaineroek alaituta.
  • 10:30    XXXVI Herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.
  • 11:00    XXXVI Herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik abiatuta.
  • 11:15    Udalbatzaren desfilea, Loatzo musika eskolako txistulari taldeak lagunduta, Santiago egoitzara bisita eginez.
  • 12:15    Sari banaketa: Atari bizi eta programaren portada lehiaketak, Erreboteko plazan.
  • 12:30    Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo musika eskolako txistulari taldeak alaituta, Erreboteko plazatik abiatuta.
  • 13:30    Soka-dantza, Oinkari dantza taldearen eskutik, Erreboteko plazan.
  • 18:00    Sokamuturra, Erreboteko plazan, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.
  • 22:00    Oinkari dantza eskolaren emanaldia Olaederra kiroldegian.
  • 00:00    Dantzaldia, Akerbeltz taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

Uztailak 26, asteartea 

  • 09:00    Diana, dultzaineroek alaituta.
  • 11:00    Patata tortilla lehiaketa, 11-17 urte artekoentzat, Txermingo ikastolaren azpian.
  • 11:30    Marrazki lehiaketa haurrentzat, Berdura plazan, Oria merkatari elkartearen eskutik.
  • 13:00    Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo musika eskolako txistulari taldeak alaituta, Erreboteko plazatik abiatuta.
  • 19:30    Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.
  • 23:00    Dantzaldia, Joselu anaiak taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

Uztailak 27, asteazkena

  • 10:00    Toka txapelketa, Salbadora jubilatuen etxearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.
  • 11:00    Animalien ikuskizuna haurrentzat, Gorritirekin, Olaederra kiroldegiaren ondoan.
  • 11:00    Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.
  • 12:30    Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta. Olaederra kiroldegitik.
  • 14:00    Jubilatuen bazkaria, eta ondoren dantzaldia Xabier Zubeldia eta taldearekin, Txermingo ikastolan.
  • 14:30    Bazkaria, Onddo gazte asanbladaren eskutik, Berdura plazan.
  • 16:15    Zunba herrikoia, Txistulari plazan.
  • 17:00    Gazteen poteo-kalejira, Orkresta Nazionalarekin, Erreboteko plazatik abiatuta.
  • 17:30    Bola tiraldia, haurrentzat, Behar Zana elkarteko bola taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian.
  • 18:00    Cycling mini-maratoia, Txistulari plazan.
  • 18:00    Pilota: gomazko paletako eta eskuzko afizionatuen finala, Bearzana pilotalekuan.
  • 23:00    Kontzertua: Izeberg eta Su Ta Gar taldeak, Erreboteko plazan.

Uztailak 29, ostirala

  • 14:30    Koadrilen bazkaria Etxeondo parkean.
  • 17:00    Koadrilen kalejira, Incansables txarangarekin.
  • 20:00    Dantzaldia, Tximeleta taldearen eskutik, Erreboteko plazan.
  • 21:30    Kafe eta likore dastaketa musikarekin jubilatuentzat, DJ Txispyren musikak alaituta, Jubilatu biltokian.
  • 00:00    Zezen suzkoa, Errebote plazan.
  • 00:30    Dantzaldia, Tximeleta taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

Uztailak 30, larunbata

  • 10:00    Xake jokoa helduentzat. XXXI. Santio txapelketa. “J.M. Ezkai memoriala”, Billabona Xake Joku elkartearen eskutik, Txistulari plazan.
  • 10:00    V. Eskulangintza azoka, Malkar plazan, Solano musika eskolako trikitilariek alaituta.
  • 11:30    Santiotan kantari kantujira, Txermingo ikastolatik abiatuta.
  • 16:30    Xake jokoa haurrentzat, Billabona Xake Joku elkartearen eskutik, Txistulari plazan.
  • Erromeri eguna: Oinkari dantza taldeak antolatuta, Erreboteko plazan.
  • 17:30    Erromeri eguna: Kalejira, Lizartzako Isk&bila txarangaren eskutik.
  • 18:00    Erromeri eguna: Sagardo eta pintxo dastaketa, Erreboteko plazan.
  • 18:00    Santiotan Kantari kantujira, Erreboteko plazatik abiatuta.
  • 19:00    Erromeri eguna: Elustondo trikitilariak.
  • 22:30    Erromeri eguna: Bertsolariak. Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Millan Telleria, Sebastian Lizaso eta Xabier Euzkitze. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • 00:00    Erromeria: Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 02:00    Erromeri eguna: Larrain dantza herrikoia.
  • 02:30    Erromeri eguna: Laket taldea.

Uztailak 31, igandea

  • 08:00    Diana, dultzaineroek alaituta.
  • 10:30    Ur parkea Txistulari plazan.
  • 11:30    Errebotea: Villabona-Hazparne 87. norgehiagoka, Behar Zana kirol elkartearen eskutik.
  • 12:30    Erraldoi, ipotx eta buruhandien kalejira, eta ondoren emanaldia Malkar plazan. Donostiako Irrintzi konpartsak eta Villabonako erraldoi, ipotx eta buruhandiek parte hartuko dute.
  • 18:00    Sokamuturra, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta, Erreboteko plazan.
  • 19:30    Rock&roll emanaldi ibiltaria: Rockalean.
  • 23:00    Santioak irudietan. Herritarrek helarazitako argazkien proiekzioa, Erreboteko plazan.
  • 23:30    Dantzaldia, Joxe Mendizabalen eskutik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!