Alkatearen esker ona Josefina Rubiori

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 17a, 02:00

Ana Carrerek “Bihotzez, eskerrik asko Fini” gutunean esker ona adierazi nahi dio Rubiori, Udalaren esku utzitako herentziagatik: 

"Josefina Rubio Tío. Edo Fini, berak nahi zuen moduan. Andoaindar askok ez dugu ezagutzeko plazera izan. Horregatik hasiko dut gutun hau esplikatuz Fini Valladoliden jaio zela, eta gazte zelarik, Madrilera joan zela bizitzera, bertan ezkerreko mugimendu antifrankistekin aliatuz.

Soziologoa, ezkertiarra eta feminista, Unibertsitateko irakaslea, Kultur handiko emakumea. Halakoxea genuen Fini. Han eta hemen ibili ostean, Euskal Herriko bidea hartu zuen Finik eta segituan murgildu zen Euskal Herriko mugimendu abertzalean, beti ere, Euskal Herri feminista eta ezkertiar baten alde eginez.

Zoritxarrez, ohituta gaude, gure gizarteari hainbeste eman dioten emakumeak itzalean geratzen. Egia da ez zituela oso gustoko aipamenak Finik. Horrela joan zen 2016ko otsailaren 28an, ixilik eta zarata askorik atera gabe. Baina orain, lehen lerrora ekarri nahi dugu Fini; “Zergatik?”-galdetuko duzue. Bada, bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiogulako.

Izan ere, Finik, bere hainbat ondasunen oinordeko egin gaitu Andoain eta beste hiru herri (Hernani, Errenteria eta Pasaia). Eta baldintza jarri digu: diru hori bideratu dadila baliabide eskasak dituzten eta inguruan euren zaintzaz arduratuko denik ez duten hirugarren adineko pertsonentzat. Bada, bere desioak mandatu dira guretzat.

Hitz xume hauekin, bihotzez eskerrak eman nahi dizkizugu Fini, eta Andoaingo Udalaren izenean, zera esan nahi dizut: ziur egon zure nahia eta agindua beteko dugula; posaren gainera.

Inoiz baino behar handiagoa baitu gizarte honek horrelako laguntzak jaso eta ekimenak bultzatzea. Geuk ere sinesten dugulako beste mundu bat posible dela".

Andoaingo alkatea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!