Santioak 2016

Koadrilen eguneko mahaien banaketa, zozketa bidez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 18a, 02:00

Jai batzordeak hala erabakita, uztailaren 29an izango den Koadrilen eguneko bazkarirako mahai eta aulkien banaketaren hurrenkera zozketa bidez gauzatuko da aurtengoan. Izen-ematea etxeondobazkaria@gmail.com e-mailean egitea gomendatu dute antolatzaileek. 

“Horretarako, mezuan koadrilaren izena jarri behar da, eta zenbat lagun joango diren bazkaltzera. Telefono mugikorra jartzea ere baliozkoa zaigu. E-mailez izena emateko azken eguna uztailaren 22an izango da, eguerdiko 12:00etan”. Kultura saileko bulegoan ere eman daiteke izena (e-mailez izena ematea gomendatzen da, dena den), eta horrela egitekotan, uztailaren 22an egin beharko da, 09:00etatik 12:00etara. Koadrila bakoitzari, urtero legez, zenbaki bat esleituko zaio, baina mahaia ez da zenbaki horren arabera eskuratuko. Txupinazoaren momentuan, zozketa egingo da eta bertan ateratzen den zenbakiaren arabera antolatuko da mahaien banaketa. Esaterako, 25 zenbakia aterako balitz, 25. zenbakidun koadrila izango da mahai eta aulkiak jasotzen lehenengoa, 26a bigarrena, 27a hirugarrena eta segidan gainerako guztiak. E-mailez, prentsaren bidez, udaletxe azpiko tabloian eta Villabonako Udalaren webgunearen bidez jakinaraziko da mahaiak jasotzeko ordena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!