Arrantza ikastaroak asteburu honetan Leitzaranen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 14a, 02:00

Leitzarango bisitarien etxeak gazteentzako arrantza ikastaroak antolatu ditu 8 eta 16 urte bitartekoentzat asteburu honetan.

Honakoak dira ikastaroan parte hartzeko baldintzak:

Adin tartea: 8-16 urtekoentzat

Prezioa: 15€

Ordua: 11:00-13:00

Non: Leitzarango bisitarien etxean. Otieta parkean.

Informazioa gehiago: Leitzarango bisitarien etxea

943 300 929.

info@leitzaran.org

Ordutegia: Egunero 10:30etik-18:30era.

Azken eguna izena emateko: bihar, ostirala.

 

Ikastaroaren ezaugarriak:

Larunbatean "Ezkailuak" ikastaroa egingo da, ondorengo puntuak garatuz: Errekako arraiak, ezagutzen al dituzu?; Ikasi erreka zaintzen. Zer da hil gabeko arrantza?; Arraien elikagai diren errekako xomorroak ezagutu; Arrantzarako oinarrizko materialaren ezagutza; eta, Segurtasuna errekan.

Igandean, "Amuarrain" ikastaroan, aurreko egunean ikasitakoaren errepaso txiki bat egin eta gai batzuetan pixka bat gehiago sakondu eta gero, arrantzatzeari denbora gehiago dedikatzea da asmoa.

Amuarrain ikastaroa egiteko, Ezkailu ikastaroa egitea gomendatzen dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!