Udal ordezkari politikoek egin zieten harrera bi gaztetxoei, eta opariak elkar trukatzen jardun zuten ekitaldian. Bi hilabeteko egonaldia egingo dute Urnietan 12 eta 13 urte dituzten bi saharauiarrek. Belver Pinedo familiarekin igaroko dute udaldia hain zuzen ere.
Azpimarratzekoa da familia hau azken urtetan erakusten ari den elkartasuna. Izan ere, Dahba hirugarren urtez jarraian hartu du, eta bigarrenez Hanan.