3x3 Street basket txapelketa lehian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 13a, 02:00

Uztailaren 11n hasi zen txapelketa eta egunero jokatzen ari dira partiduak arratsaldeetan, Andoaingo gaztetxeak antolatuta. Zazpigarrengo edizioa da aurtengoa.

[Argazkiak]

Hamazazpi talde dira indarrak neurtzen ari direnak gaztetxeko sarreran egokitutako jokalekuan: Rickycesto, Ratas Del Tenis, Not In My House, Drink Team, 4 tila, Murua On Egin,  πxπ, Universidad de Huachipato, Moxox, Geriatric Park III, Lanbroa Wildcats, TKT, Borobilak, Diego Armando,  Kupel (M) Utsak, Zirroteam eta Zurrun.

Finala uztailaren 22an jokatuko da. Horrekin batera mateen eta tripleen konkurtsoa ospatuko da jokalaririk trebeenen artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!