Langabezian dira Adunako Unipapel enpresako 69 langileak. Aldi baterako erregulazio espedientea aplikatu diete enpresa jabeak, eta langabezian egongo dira, gehienez urtebetez. Azken asteotan, Foru Aldundiarekin batera, Adunako lantegian duen bideragarritasuna aztertzen aridu dira langileak, eta lehen harremanak hasi dituzte interesa izan dezaketen ekoizle eta inbertsoreekin. Lantegiaren etorkizunean sinesten dute langileek, eta irtenbidea aurkitu nahi diote, ahalik eta azkarren.