Herrikideen omenaldia Aitziber Ibarbiari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 13a, 02:00

Blusen eguna ospatu zuten Zizurkilen uztailaren 9an, eta Aitziber Ibarbia korrikalariari omenaldia eskaintzeko aprobetxatu zuten zizurkildarrek. Hunkituta agertu zen Aitziber, herrikideek azaldutako babesagatik. Bertso pare polita abestu zioten bertaratutakoek:

Argazkiak

Mendian gora zabiltza
ahuntz eta orkatzen gisa
zure desio eta ametsei
emanaz bizitza.
Gainditu duzu arista
ta helmuga duzu bistan.
Guretzat behintza aurrena zara
Aitziber artista.

 

Egina duzu hazaña
mundu mailan alajaina!
Aspaldi txiki geratu zaizu
Ernioko gaina.
korrikalari bikaina,
jarraitu ematen kaña.
Aupa Aitziber, maite zaitugu
zuk mendia aina.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!