Ostegunetik igandera, Irrintzi elkartearen XX. Garagardo azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko uzt. 13a, 02:00

Irrintzi elkarteko kideak buru-belarri lanean ari dira ostegunean zabalduko duten XX. Garagardo azokarako, Txermingo ikastola azpia prestatzen.

Uztailaren 14an, arratsaldeko 18:00etan zabalduko ditu ateak Irrintzi elkarteak antolatutako XX. Garagardo azokak. Igandera arte, ordu berean zabalduko dute egunero eta, ohi denez, hamaika garagardo mota ezberdin eta jaki berezi eskainiko dituzte. Musika lagun, giro paregabea ziurtatuta dago. Bihartik aurrera oso eguraldi ona iragarrita dagoenez, egarria asetzeko aukera polita izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!